“Epis Hoy” aldizkariaren aurkezpena

Laneko babes ekipoen industria eta banaketaren eta laneko arriskuen prebentzio eta segurtasuneko profesionalen artean komunikabide izateko sortu da "EPIs HOY" aldizkaria, alor honetako berrikuntza eta prestazioen eta etengabean sortzen diren prototipoen berri emateko gure irakurleei.

epis hoyLaneko arriskuen prebentziorako, ezagutzak eta ebidentziak etengabean egunean jarri behar dira gaur egun, prestakuntza jarraituaren prozesuaren barnean, eta prozesu horretan beharreko informazioa eduki behar da ekoizpen jardueraren sektore desberdinetan gertatzen diren laneko segurtasunerako ekipo eta materialen azken aurrerapen teknologikoen eta aplikazioen inguruan.

Izaera praktiko eta eraginkorrez argitaratzen da "EPIs HOY" aldizkaria, eta kasu bakoitzean, lanpostuaren berariazkotasunari eta jarduera zehatzaren ezaugarriei begira egokiena den NBE erabiltzeko beharreko informazio eta zehaztapenei buruzkoak dira barnean datozen edukiak.

Aldizkaria lau hilean behin ateratzen da eta batik bat Iparraldea da banaketa eremua, penintsulako gainerako eremuetako MAPEren bezeroei ere banatzen zaien arren.

"EPIs HOY"-tik elkarlanerako gonbita egin nahi diegu Laneko Segurtasunaren alorreko industriari eta profesionalei, enpresetako laneko arriskuen prebentzio arduradunek eskatzen dituzten laneko babes ekipoen behar eta egokitzapenen eta industriak une bakoitzean proiektatzen dituen prototipoen artean lankidetzarako sinergia komuna ezarri ahal izateko. Urrats garrantzitsua ematen ari gara lankidetza honekin: laneko segurtasunerako teknologia eta ekipamendua eskura jartzea prebentzioko profesionalek ondo erabil dezaten, laneko ezbeharrak murriztu ahal izateko beti ere.

"EPIs HOY" aldizkaritik, mintzaleku ireki honetatik, eskerrak eman nahi ditugu eginiko harreragatik eta bidalitako aipamen eta ekarpenengatik, horiei esker osatu ahal izango baitugu ilusio eta asmo onez beteriko proiektu hau.

 

EspañolBasque (Euskara estandarra)English
icono_rss icono_facebook icono_twiter Linkedin youtube
berehala_zeure

Buscar productos





logo_aep2

Usted está aquí: Mape Seguridad > Araudia
Telf: 902 130 250
Fax: 902 820 262

www.mape.es
Central en Vizcaya, delegación en Valencia, Cataluña y Madrid
Idorsolo Kalea 9C
48160 Derio (Bizkaia) Spain
central@mape.es

icono_rss icono_facebook icono_twiter Linkedin Youtube