Gure Markak

bikbo2Gure kalitate politikarekiko beti leial, MAPEn beste urrats bat eman dugu ildo ekonomikoko bi marka berri hauek sortzean, BIKBO eta QWORK, inolako zerikusirik ez dutenak merkatuan dauden inportazioko produktu masibo eta bereizgarrigabeekin, bazar eta profesionalizazio maila txikiko banaketetan ohikoagoak horiek.

qwork2Gure proiektu estrategikoaren azken emaitza da BIKBO eta QWORK, kalitatea eta balio erantsia eskaintzen duten produktu eta familia ekonomikoen ildoetan oinarrituriko merkatuak aztertu eta miatzen urteak eman ondoren burututako proiektua, hain zuzen ere.

Jarduera ildo horretatik, Ekialdeko merkatuan bilatu dugu solaskide hoberena NBE ekipoen fabrikaziorako nazioarteko eskakizun eta legeriaren araudiaren arabera homologaturiko fabrikatzaile espezialistengan, produktu espezializatu hoberena lortu ahal izateko, Mapek markatua eta bere bezeroen beharren arabera diseinatua. Inportazioa bera baino harantzago joan nahi izan zuen proiektu honek, eta produktu desberdinak homologatzeko orduan, fabrikatzaileen pisu espezifikoa ikertu zen, kalitateagatik eta espezializazioan duten eskakizun mailagatik aukeratutako fabrikatzaileak, hain zuzen ere, eta produktuen definizio egokia ziurtatzeko beharreko jarraipen eta kontrola egiten du Mapek horien gainean.

Gure Enpresak, bi marka berri hauekin, gure Sail Teknikoak luzaroan aztertutako produktua eskaintzen dio merkatuari, nabari diren eta enpresek NBEetan gaur egun eskatzen dituzten prestazioen araberako behar eta joerei jarraiki diseinatu eta garatua.

 

EspañolBasque (Euskara estandarra)English
berehala_zeure




logo_aep2

Usted está aquí: Mape Seguridad > Produktuak > Gure Markak
Telf: +34 902 130 250 / 94 454 54 40
Fax: +34 902 820 262 / 94 454 54 45


central@mape.es