Komunitate barruan norberaren babes ekipoen komertzializazio eta zirkulazio librerako baldintzak arautzen dituen azaroaren 20ko 1407/1992 Errege Dekretuak, 1989ko abenduaren 21eko 89/686/CEE Kontseiluaren Zuzentaraua betetzeko beharreko xedapenak ezartzea du helburu.
Ziurtatze kategoriak
I. Kategoria. Diseinu xumekoa arrisku txikien aurkakoa, arrisku horien ondorioak mailaz mailakoak direnean eta garaiz eta erabiltzailearentzako arriskurik gabe hauteman daitezkeenean. CE moldeko azterketarik gabe (fabrikatzailearen edo haren ordezkariaren autoziurtagiria) fabrika daitezke. Markatzea: fabrikatzailearen edo haren ordezkari baimenduaren izena, marka edo anagrama, modeloa, neurria eta CE.
II. Kategoria. Tarteko diseinukoa. Ez dituzte aurreko kategoriaren baldintzak betetzen eta ez daude III. kategoriakoen moduan eta arrisku tamainarako diseinatuak. Erakunde Jakinaraziak ziurtatuak dira. Markatzea: fabrikatzailearen edo haren ordezkari baimenduaren izena, marka edo anagrama, modeloa, neurria eta CE + piktograma(k) eta arau espezifikoen prestazio mailak.
III. Kategoria. Diseinu konplexukoa. Denbora jakin baterako babesa ematen dute eraso kimikoen aurka eta erradiazio ionizatzaileen aurka; giro beroetan (100 ºC edo gehiago) edo giro hotzetan (-50 ºC edo gutxiago) esku hartzeko ekipoak eta arrisku elektrikoen aurka babesteko ekipoak. Erakunde Jakinarazi batek ziurtatzen ditu eta haien fabrikazioan, CE garantia sistema ziurtatu behar du fabrikatzaileak. Markatzea: fabrikatzailearen edo haren ordezkari baimenduaren izena, marka edo anagrama, modeloa, neurria eta CE + piktograma(k) eta arau espezifikoen prestazio mailak + produktuaren kontrola edo ekoizpenaren kontrola egiten duen Erakunde Jakinaraziaren zenbakia.






