Araudia

Komunitate barruan norberaren babes ekipoen komertzializazio eta zirkulazio librerako baldintzak arautzen dituen azaroaren 20ko 1407/1992 Errege Dekretuak, 1989ko abenduaren 21eko 89/686/CEE Kontseiluaren Zuzentaraua betetzeko beharreko xedapenak ezartzea du helburu.

Ziurtatze kategoriak

I. Kategoria. Diseinu xumekoa arrisku txikien aurkakoa, arrisku horien ondorioak mailaz mailakoak direnean eta garaiz eta erabiltzailearentzako arriskurik gabe hauteman daitezkeenean. CE moldeko azterketarik gabe (fabrikatzailearen edo haren ordezkariaren autoziurtagiria) fabrika daitezke. Markatzea: fabrikatzailearen edo haren ordezkari baimenduaren izena, marka edo anagrama, modeloa, neurria eta CE.

II. Kategoria. Tarteko diseinukoa. Ez dituzte aurreko kategoriaren baldintzak betetzen eta ez daude III. kategoriakoen moduan eta arrisku tamainarako diseinatuak. Erakunde Jakinaraziak ziurtatuak dira. Markatzea: fabrikatzailearen edo haren ordezkari baimenduaren izena, marka edo anagrama, modeloa, neurria eta CE + piktograma(k) eta arau espezifikoen prestazio mailak.

III. Kategoria. Diseinu konplexukoa. Denbora jakin baterako babesa ematen dute eraso kimikoen aurka eta erradiazio ionizatzaileen aurka; giro beroetan (100 ºC edo gehiago)  edo giro hotzetan (-50 ºC edo gutxiago) esku hartzeko ekipoak eta arrisku elektrikoen aurka babesteko ekipoak. Erakunde Jakinarazi batek ziurtatzen ditu eta haien fabrikazioan, CE garantia sistema ziurtatu behar du fabrikatzaileak. Markatzea: fabrikatzailearen edo haren ordezkari baimenduaren izena, marka edo anagrama, modeloa, neurria eta CE + piktograma(k) eta arau espezifikoen prestazio mailak + produktuaren kontrola edo ekoizpenaren kontrola egiten duen Erakunde Jakinaraziaren zenbakia.

 

EspañolBasque (Euskara estandarra)English
icono_rss icono_facebook icono_twiter Linkedin youtube
berehala_zeure

Buscar productos





logo_aep2

Usted está aquí: Mape Seguridad > Produktuak > Araudia
Telf: 902 130 250
Fax: 902 820 262

www.mape.es
Central en Vizcaya, delegación en Valencia, Cataluña y Madrid
Idorsolo Kalea 9C
48160 Derio (Bizkaia) Spain
central@mape.es

icono_rss icono_facebook icono_twiter Linkedin Youtube