KALITATEAREN KUDEAKETA
Erabateko Kalitatearen Kudeaketa plana etengabe hobetzeko abian jarri dugun politikak aukera eman digu ISO 9001 Kalitate Ziurtagiria lortzen sektorean lehenengoetariko enpresa izateko (2000ko urria), laneko babes materialen MERKATURATZEAN nahiz norberaren Babes Ekipoen inguruko AHOLKULARITZAN aplikatua hori. Aholkularitza ziurtatzen ere lehenengo enpresa bilakatu gara.
Konpromiso horiek aukera ematen digute geure kalitate politikaren barnean ondoko helburu hauek planteatzeko:
ENPRESAREN KALITATE POLITIKA
-
Bezeroaren baldintzak etengabe betetzea, horrek esan nahi du merkatura ateratzen ditugun produktuak egokiak direla erabiltzeko, eta egokiak direla eskaintzen ditugun prestazioak, segurtasuna eta fidagarritasuna.
-
Merkatuan lehiakorrak izatea, kalitate sistema behar bezala aplikatu eta beterik, kalitate ezaren kostuak kontrolatu eta murriztu ahal izateko. Edo gauza bera esateko, produktuari balio erantsia ematen ez dioten lanak alferrik ez egitea, kostuen murrizte horrek produktuaren azken prezioan eragina izanik.
-
Antolakuntza guztian lan egitea, zero akatseko kulturarekin eta kanpo bezeroarekiko asebetetze kontzeptuarekin, gure harremanetan erabateko zorroztasunez aplikatuz hornitzaile eta barne bezero gisa.
-
Eta azkenik, gure aurkariek eskain dezaketena baino hobea izango den “zerbitzu osoa” ematea da gure helburua.






