Hasierak
50. urteetan sortu zen MAPE enpresa, Jon Madariaga eta Aguirreren ekimenez, eta laneko babesean Estatuko enpresa garrantzitsuenetako bilakatu zen hasiera-hasieratik, zerbitzuan duen profesionaltasunagatik eta eskaintzen duen produktu aukera bikainagatik ezaguna. 90. urteen hasierako denboraldi zaila gainditzeko, erabateko eraldaketa egin zen Imanol de Madariaga y Torreren eskutik, eta kalitate kudeaketaren sistemaren aldeko apustua egin zuen orduz geroztik, etengabeko hobekuntzan oinarritua beti ere, eta bezeroei gero eta zerbitzu hobea eskaintzeko helburuarekin.
90. urteetatik aurrera
“50 urte, laneko babesaren ibilbidea” Erakusketa ibiltaria hasi zen.
Bezeroei gala-afaria eskaini zitzaien haien leialtasuna eskertzeko.
“Bikaintasunaren I. Saria Laneko Babesean” ospatu zen.
Egungo egoera eta Jarduera Plana
50 urteko know-how edo egiten jakin izateari eta gure enpresa apustuari esker, “Jarduera Plana” deiturikoan oinarritua, MAPE SEGURIDAD nazio mailan erreferente eta aitzindari bilakatu da enpresa txiki, ertain eta handientzako.
Jarduera plana:
-
Kalitatea: Laneko Babes Ekipoen Aholkularitza eta Banaketan ISO ziurtagiria duen enpresa bakarra. 5S kalitate sistemaren ezarpena. Erabateko Kalitatearen Kudeaketa. Etengabeko hobekuntza.
-
Kudeaketa: Erabateko trazabilitatea eskarietan, eskarien informazioa on line eta stocks-en optimizazioa.
-
Produktuen garapena: Artikulu aukera handia. Etengabean produktu berriak bilatzen, belaunaldi berrikoak barne.
-
Langile Kualifikatuak: Langile espezializatuen kontratazioa eta etengabeko prestakuntza gure langileei.






