Gure Historia

 

Hasierak

50. urteetan sortu zen MAPE enpresa, Jon Madariaga eta Aguirreren ekimenez, eta laneko babesean Estatuko enpresa garrantzitsuenetako bilakatu zen hasiera-hasieratik, zerbitzuan duen profesionaltasunagatik eta eskaintzen duen produktu aukera bikainagatik ezaguna. 90. urteen hasierako denboraldi zaila gainditzeko, erabateko eraldaketa egin zen Imanol de Madariaga y Torreren eskutik, eta kalitate kudeaketaren sistemaren aldeko apustua egin zuen orduz geroztik, etengabeko hobekuntzan oinarritua beti ere, eta bezeroei gero eta zerbitzu hobea eskaintzeko helburuarekin.

90. urteetatik aurrera

94-2.000 Erabateko Kalitatearen Kudeaketan – Etengabeko Hobekuntzan oinarrituriko plan estrategikoa ezarri zen.
2.000 Gure kalitate sistemaren ziurtapena UNE EN ISO 9002:1994 arauaren arabera.
2.000 5S kalitate sistema ezartzen hasi zen.
2.001 Gure ekipo informatikoak berritu genituen eta enpresa kudeaketarako beste sistema bat eskuratu genuen, informazioaren teknologia berrietara egokitutako sistema, hain zuzen ere.
2.002 MAPEren instalazio berrietara joan ginen, gure erabateko kalitatearen kudeaketa politika kontuan harturik diseinatuak horiek.
2.003 Geure markako produktuak lurralde asiarretan fabrikatzeko proiektua garatzen hasi ginen.
2.006 MAPEk bere 50. urteurrena ospatu zuen eta hainbat ekintza bideratu zituen:
“50 urte, laneko babesaren ibilbidea” Erakusketa ibiltaria hasi zen.
Bezeroei gala-afaria eskaini zitzaien haien leialtasuna eskertzeko.
“Bikaintasunaren I. Saria Laneko Babesean” ospatu zen.
2.007 MAPEk bere instalazioak handitu zituen beste pabilioi batekin.
2.007 EPILAN ENPLEGU ZENTRO BEREZIA sortu zen.
2.007 BIKBO eta QWORK MAPEren markak merkaturatu ziren, lurralde asiarretan fabrikatzeko proiektuaren emaitza gisa.

Egungo egoera eta Jarduera Plana

50 urteko know-how edo egiten jakin izateari eta gure enpresa apustuari esker, “Jarduera Plana” deiturikoan oinarritua, MAPE SEGURIDAD nazio mailan erreferente eta aitzindari bilakatu da enpresa txiki, ertain eta handientzako.

Jarduera plana:

  • Kalitatea: Laneko Babes Ekipoen Aholkularitza eta Banaketan ISO ziurtagiria duen enpresa bakarra. 5S kalitate sistemaren ezarpena. Erabateko Kalitatearen Kudeaketa. Etengabeko hobekuntza.
  • Kudeaketa: Erabateko trazabilitatea eskarietan, eskarien informazioa on line eta stocks-en optimizazioa.
  • Produktuen garapena: Artikulu aukera handia. Etengabean produktu berriak bilatzen, belaunaldi berrikoak barne.
  • Langile Kualifikatuak: Langile espezializatuen kontratazioa eta etengabeko prestakuntza gure langileei.
 

EspañolBasque (Euskara estandarra)English
icono_rss icono_facebook icono_twiter Linkedin youtube
berehala_zeure

Buscar productos





logo_aep2

Usted está aquí: Mape Seguridad > Nortzuk gara
Telf: 902 130 250
Fax: 902 820 262

www.mape.es
Central en Vizcaya, delegación en Valencia, Cataluña y Madrid
Idorsolo Kalea 9C
48160 Derio (Bizkaia) Spain
central@mape.es

icono_rss icono_facebook icono_twiter Linkedin Youtube