Kalitatea

KALITATEAREN KUDEAKETA

 

ISO_9001_299_162Erabateko Kalitatearen Kudeaketa plana etengabe hobetzeko abian jarri dugun politikak aukera eman digu ISO 9001 Kalitate Ziurtagiria lortzen sektorean lehenengoetariko enpresa izateko (2000ko urria), laneko babes materialen MERKATURATZEAN nahiz norberaren Babes Ekipoen inguruko AHOLKULARITZAN aplikatua hori. Aholkularitza ziurtatzen ere lehenengo enpresa bilakatu gara.

Konpromiso horiek aukera ematen digute geure kalitate politikaren barnean ondoko helburu hauek planteatzeko:

ENPRESAREN KALITATE POLITIKA

  • Bezeroaren baldintzak etengabe betetzea, horrek esan nahi du merkatura ateratzen ditugun produktuak egokiak direla erabiltzeko, eta egokiak direla eskaintzen ditugun prestazioak, segurtasuna eta fidagarritasuna.
  • Merkatuan lehiakorrak izatea, kalitate sistema behar bezala aplikatu eta beterik, kalitate ezaren kostuak kontrolatu eta murriztu ahal izateko. Edo gauza bera esateko, produktuari balio erantsia ematen ez dioten lanak alferrik ez egitea, kostuen murrizte horrek produktuaren azken prezioan eragina izanik.
  • Antolakuntza guztian lan egitea, zero akatseko kulturarekin eta kanpo bezeroarekiko asebetetze kontzeptuarekin, gure harremanetan erabateko zorroztasunez aplikatuz hornitzaile eta barne bezero gisa.
  • Eta azkenik, gure aurkariek eskain dezaketena baino hobea izango den “zerbitzu osoa” ematea da gure helburua.
 

EspañolBasque (Euskara estandarra)English
icono_rss icono_facebook icono_twiter Linkedin youtube
berehala_zeure

Buscar productos





logo_aep2

Usted está aquí: Mape Seguridad > Nortzuk gara > Kalitatea
Telf: 902 130 250
Fax: 902 820 262

www.mape.es
Central en Vizcaya, delegación en Valencia, Cataluña y Madrid
Idorsolo Kalea 9C
48160 Derio (Bizkaia) Spain
central@mape.es

icono_rss icono_facebook icono_twiter Linkedin Youtube